rgb_turquesa_euskera

Argazkilaritza eta Matematika lehiaketa

Matematika klik batean

Ebazpena

Oinarriak

Sarrera

Argazkigintza lehen mailako ikaskuntza-baliabidea da, bai eta dibulgazio-tresna indartsua ere. Argazkiek kontzeptu eta emaitza matematikoak ikustea errazten dute, matematika pertsonei hurbiltzeko modu bat dira eta osagai emozional oso indartsua dute. Joan den mendeko 80ko hamarkadatik lehiaketak deitu dituzten Irakasleen Elkarteek hori egiaztatu dute. Zorionez, gaur egun, argazkiak egiteko baliabideak pertsona guztien eskura daude, batez ere ikasleen eskura, eta horrek erraztu egiten du horrelako jardueretan parte hartzea.

Horregatik, «Martxoa, matematikaren hilabetea» proiektuak, DiMa dibulgazio-sareak antolatua; eta, besteak beste, Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren (FECYT), Matematikaren Sare Estrategikoaren (REM), Espainiako Matematika Errege Elkartearen (RSME), Matematika Aplikatuko Espainiako Elkartearen (SEMA), Kataluniako Matematika Elkartearen (SCM), Estatistika eta Ikerketa Operatiboen Elkartearen (SEIO), Matematikako Irakasleen Espainiako Federazioaren (FESPM), Casioren, Fred Olsenen, Hotel Jardín Tecinaren, Espainiako komunitate matematikoaren zati handi baten laguntza eta lankidetzarekin; estatu osoko DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASLEEI zuzendutako argazki matematikoen lehiaketa nazionala antolatzea proposatu du.

Parte hartzea sustatzeko erraz bete daitezkeen oinarri hauen arabera arautuko da. Dei berezia egiten diegu irakasleei, ikasleak parte hartzera eta ikaskuntza-baliabide horretaz baliatzera anima ditzaten.

OINARRIAK

1.- PARTE-HATZAILEAK: estatu espainoleko edozein ikastetxetan matrikulatua dagoen DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO (DBH) ikasle orok parte har dezake.

2.- HELBURUA ETA FORMATUA: parte-hartzaile bakoitzak bi argazki aurkez ditzake, nahitaez honako hauekin batera:

a) Edozein ideia matematikorekin erlazioa duen izenburu bat.

b) Egilearen identifikazio datuak: izen osoa, helbide elektronikoa, kontakturako-telefonoa, hezkuntza maila (1., 2., 3., edo 4. DBH) eta ikasten duen ikastetxearen izena (izena eta helbide elektronikoa).

Argazkia digitala izan behar da, JPG-formatuan (1 eta 2 MB artekoa).

Argazkiak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dira, eta ezin dira beste lehiaketa batean sarituak izan, eta ezin izango dira beste lehiaketa batera aurkeztu, lehiaketa hau irekia dagoen bitartean.

3.- Balorazio-irizpideak izango dira irudian jasotako ideia matematikoa, esleitzen zaion izenburua eta kalitate teknikoa eta artistikoa.

4.- ENTREGATZEKO EPEAK ETA LEHIAKETAREN ERABAKIA

a) Parte-hartzaileek marzomates@ull.edu.es helbide elektronikora bidali beharko dituzte argazkiak, 2020ko azaroaren 16tik 2021eko otsailaren 6ra arte, egun horiek barne.

b) Bidalitako argazkiak “Martxoa, matematikaren hilabetea” proiektuak dituen 10 nodoen artean banatuko dira. Nodo bakoitzean, horretarako izendatutako epaimahaiak, 15 argazki aukeratuko ditu; eta 2021eko otsailaren 20a baino lehen bidaliko dizkio lehiaketako epaimahai orokorrari.

c) “Martxoa, matematikaren hilabetea” proiektuak izendatutako epaimahai nazionalak hautatuko ditu 15 argazki sarituak. Epaimahai horren erabakia apelaezina izango da.

5.- Epaimahaiaren erabakia: 2021eko martxoak 14ean egingo da publiko.

6.- SARIAK

Estatu mailan saritutako pertsona bakoitzak honako hauek jasoko ditu:

  1. Egiaztapen-diploma bat.
  2. Material dibulgatiboa eta teknologikoa.
  3. 15 finalisten artean Gomera uhartean astebeteko bi lagunentzako egonaldia zozketatuko da.

7.- Lehiaketa honetan parte hartzeak OINARRIETAN datozen baldintza guztien onarpena dakar. Horietan aurreikusten ez den edozein kasu epaimahai nazionalak ebatziko du.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

“Martxoa, matematiken hilabetea” proiektuko lehiaketaren antolatzaileek saritutako 15 argazkiak argitaratzeko eskubidea izango dute, egoki iritziz gero.

Argazkien egileek lagatako irudien erabilera baketsua bermatzen dute, baita hirugarrenei kalterik egiten ez dietela ere. Oinarri hauek bete eta garatzeko beharrezkoak diren jabetza intelektualeko- eta industrialeko-eskubide guztiak lagatutzat hartuko dira.

Legea betez, ez da onartuko adingabeko bat identifikatzeko moduko argazkirik, gurasoen edo legezko tutoreen baimen espresurik aurkezten ez bada.

Kolaboratzaileak:

En colaboración con:

Fred. Olsen Express-alta (1)Hotel Jardín Tecina-alta (1)1200px-Casio_logo.svgClean Work Place Blog Banner